Urtarolekuak

 

GURE FILOSOFIA

Kutxa Ekoguneko Urtarolekuetan naturarekin kontaktuan egotea dugu oinarri. Haurra-natura harremana sustatzen dugu, natura ezagutu, errespetatu, eta honela haurrengan jasangarritasunaren bidea indartu. Hau lortzeko, jolasean oinarritzen gara, haurren modu naturala baita mundua ulertzeko. Horrekin batera naturari buruzko hausnarketa sakona helarazi nahi diegu gure gazteei; finean, ingurumenarekin kontzientzia edukitzea eta hura errespetatzea. Horretarako programa bizi, hezitzaile eta dibertigarriak diseinatzen ditugu; esperientzia anitz bizitzeko aukera eskainiz.

Gainera, gure Urtarolekuetan euskarazko murgiltze eredua jarraitzen dugu eta gure hizkuntzaren erabilera eskolatik kanpora eramatea dugu helburu; Kutxa Ekogunea euskararen arnasgunea ere badelako. Izan ere, Kutxa Ekogunearen arloetako bat hizkuntza-ekologia da, ekologiaren begirada ekartzen dugu hizkuntzetara.

Azkenik, kontsumo arduratsua oinarri, hamaiketako garaian erronka bat dugu: hondakin gutxi sortzen duen hamaiketakoa ekartzen saiatzen gara (adibidez, fruta, tuperrak, bocanrolla… ekarriz). Mugikortasunari dagokionez, Donostiatik garraio publikoaren erabilera sustatzen saiatzen gara.

Hau dena egiteko Donostiko hegoaldean Oriamendiko magalean dagoen parke eder hau aukera ezin hobea da.

 

Ekoguneko urtaroleku irekiak

Udaberrilekuak

Info gehiago

Udalekuak

Info gehiago

Negulekuak

Info gehiago
 

Arotz-eneako udaleku irekiak

Natur Udalekuak

Info gehiago

Kirol Udalekuak

Info gehiago

IZEN-EMATEAK
Alarma egoerak behartuta, udalekuetako esleipenen data maitzaren 12ra atzeratzen da
Izena emateko epea zabalik jarraitzen du, besterik adierazi ezean.
Izena eman HEMEN!

 

KUTXA EKOGUNEA

NOIZ


Udaberrilekuak (Aste Santua eta Pazkoa Astean)
Udalekuak eta Ludoteka (Ekainaren azken astetik irailaren bigarren astera)
Negulekuak (Gabonetako oporrak)

Ikusi izen-emate datak
(Orokorrean hilabete eta erdi lehenago)

ORDUTEGIA eta ZERBITZUAK


Zaintza 8:00- 9:30
Oinarrizko Programa 9:30-13:30
Autobusa 8:45- 13:45
Jangela zaintzarekin 13:30-15:00/16:00

Ikusi zerbitzuaren deskontuak eta ekintzaren deskribapena

 

NOIZ

Gure Urtarolekuak hiru epealdietan ospatzen ditugu, udaberrian, udan eta neguan; urtaroen aldaketekin bat eginez eta eskola-oporrak aprobetxatuz..

Udaberrian, Aste Santuko eta Pazko asteko oporretan Udaberrilekuei ongi etorria emateko aukera dugu. Udaran, Udalekuei hasiera ematen diegu eta datei dagokienez ekainaren azkenengo astetik irailaren lehenengo astean zehar burutzen dira. Azkenik, neguan, Gabonetako oporretan zehar, Kutxa Ekoguneko Negulekuak bizitzeko aukera izango dugu.

Animatu oporrak naturaren erdian igaro nahi badituzu!

UDABERRILEKUAK

  • Apirilak 6-8
  • Apirilak 14-17
  • Izena emateko irekiera data: 2020ko martxoaren 2an

UDALEKUAK eta LUDOTEKA

  • Ekainak 29- Irailak 4
  • Izena emateko irekiera data: 2020ko maiatzaren 4an

UDABERRILEKUAK

  • Abenduak 21- 24
  • Abenduak 28- 31
  • Urtarrilak 4-5
  • Izena emateko irekiera data: 2020ko martxoaren 2an

ORDUTEGIA eta ZERBITZUAK

Kutxa Ekoguneko Urtarolekuak irekiak dira, hau da, egunean zehar garatzen dira, lo egitera etxera joanez. Bestetik, lau zerbitzu mota eskaintzen ditugu, zaintza, ekintzak, autobusa eta jangela.

Zaintza zerbitzuaren ordutegia goizeko 8:00etan hasten da eta 9:30etan amaitu. Tarte horretan, malgutasun osoz zure seme-alabak Kutxa Ekogunera ekartzeko aukera daukazu ondo datorkizun orduan. Begiraleek zainduta, jolas librean ibiltzen dira Haur Parkean, nahiz noiz behinka ekintzak proposatu.

Ekintzak, hau da, Urtarolekuetako jarduerak, goizeko 9:30etan hasten dira eta eguerdiko 13:30etan amaitu. Jolasak, tailerrak, ibilaldiak, kantak, bisitak parkeko eremu desberdinetara, …. oso dibertigarriak dira, eta gehienetan gai bati heltzen diogu, aste osoari zentzua emanez.

Bestetik, autobus zerbitzua eskaintzen dugu, eta horretarako garraio publikoa erabiltzen dugu, G1 linea. Zerbitzu hau goizeko 8:45etan hasten da eta eguerdiko 13:45etan amaitu. Begiraleak jartzen dira.

Amaitzeko, jangela zerbitzuari dagokionez, eguerdiko 13:30etan hasten da eta 15:00etatik 16:00ak arte biltzeko aukera dago.

Programak astebetekoak izaten dira, baina aste bat baino gehiago aukeratzen denean, ekintza ezberdinak prestatuta daude. Gainera pakete ezberdinak aukeratzeko aukera dago, eta hauek eskaintza bereziak dituzte.

UDABERRILEKUAK

Kutxa Ekogunean jada udaberria da eta lozorrotik esnatu gara! Aste Santu eta Pazkoa Asteko oporrak naturan igaro ditzazun egitarau bizi eta dibertigarria prestatu dugu. Egun bakoitzean udaberriarekin lotura dituzten esperientzia ezberdinak bizi eta jarduerak egingo ditugu: erleen lagun egingo gara, uzta potetan sartuko dugu, gure elikadurak planetan duen eragina aztertuko dugu, baratza udaberrian landu…besteak beste.

COVID-19k sortu duen konfinamendua dela eta 2020ko udaberrilekuak bertan behera gelditzen dira.

Neguko Lozorrotik lurra esnatu egin da eta uzta jasotzeko garaian gaude. Udaberria, uzta eta gu, hiruren arteko loturak biziko ditugu. Erleen lagun egingo gara, uzta potetan sartuko dugu, soberakinekin konposta sortuko dugu… Oporraldi ezberdin bat igaro nahi baduzu, zatoz programa bizi, hezitzaile eta dibertigarriaz gozatzera naturaren erdian! Udaberria esnatu da!

ADINA

  • 3-12 urte

DATAK

  • Lehen txanda: Apirilak 6-8
  • Bigarren txanda: Apirilak 14-17
  • Izena emateko irekiera data: 2020ko martxoaren 2an

TARIFAK

  • Lehen txanda: PREZIOA 52 euro (murriztua %7 deskontua 48,36 euro)
  • Bigarren txanda: PREZIOA 65 euro (murriztua %7 deskontua 60,45 euro)2 aste hartuta: 97 euro

DESKONTUAK:

  • 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat.
  • 10% Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.

HIZKUNTZA

  • Euskara

PROGRAMA

UDALEKUAK eta LUDOTEKA

Kutxa Ekogunera jada uda iritsi da eta Udaleku eta ludotekan gure sustraietara bueltatuko gara, natura bizitzeko eginak gaudenez, naturan barneratuko gara eta gure zentzumenak aktibatu! Errekan ura arakatu, baratzezain bihurtu, naturaren usaina aditu… elkarrekin biziko al ditugu abentura hauek? Gainera, ingurumen kontzientzia landuko dugu egiten ditugun jarduera guztietan, gure gaztetxoak naturaren zaindari bihur daitezen!

Planeta urdin-berde, bizi eta maitagarri bat aurkitu dugu. Gure etxea, Lur planeta! Berau gozatzen eta zaintzen erakutsiko diguten ludoteka eta udaleku irekiak. Lur planetako altxorra den natura ezagutu, esploratu, bizi eta sentitu nahi duenak, udan zehar badu lekua Kutxa Ekogunean: basoa, larreak, baratza-eskola, Haur Parkea, ibaia… Zatoz zure planeta, zure etxea, ezagutzera!

ADINA

  • 3-4 urte, ludoteka
  • 5-12 urte, udalekuak

DATAK

  • Ekainak 29 - Irailak 4
  • Izena emateko irekiera data: 2020ko martxoaren 2an

TARIFAK

  • Astea: 72 euro/ astea (murriztua %7 deskontua 67 euro)
  • 4 egunetako astea: 65 euro (murriztua %7 deskontua 60,45 euro)

DESKONTUAK

  • 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat
  • 10% Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.

HIZKUNTZA

  • Euskara

PROGRAMA

NEGULEKUAK

Neguan natura lozorroan sartzen da… animaliak gordelekuetan sartzen dira eta lasaitasuna da nagusi. Baina neguan ere asko dugu ikasteko eta Kutxa Ekogunean ez dugu hibernatzen! Etorri gure Negulekuetara, naturak erakusteko asko du-eta. Goizero lozorroan sartuko gara gu ere eta gure gordelekuan ipuina kontatu, poliki-poliki esnatzeko. Animaliek hotza gainditzeko zein estrategia erabiltzen duten ikasiko dugu, lagun berriak egin eta ahaztuko ez ditugun abenturak bizi!

ADINA

  • 3-12 urte

DATAK

  • Lehen txanda: Abenduak 21-24
  • Bigarren txanda: Abenduak 28-31
  • Hirugarren txanda: Urtarrilak 4-5
  • Izena emateko irekiera data: 2020ko azaroaren 2an

DESKONTUAK:

  • 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat.
  • 10% Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.

HIZKUNTZA

  • Euskara

PROGRAMA

  • Kontsultatu hemen jardueren programa.

KUTXA AROTZ ENEA

UDALEKU ITXIAK

Kutxa Arotz-Enea, Etxarri-Larraunen (Nafarroa) kokaturiko ingurumen eskola da, landa eremu paregabe batean kokaturik dago eta udaran, bi motatako udalekuak eskaintzen ditugu.

  • Batetik Natur udalekuak, ingurumenaz, euskal kulturaz eta naturaz gozatuz lagun berriak egiteko udalekuak.
  • Bestetik Kirol udalekuak, kirola oinarritzat hartuta, bere balioak lagunartean garatzeko udalekuak. Aukeratu zeurea!

NATUR UDALEKUAK

Kutxa Arotz-Enean sei egun zirraragarri igaroko ditugu, udalekuetako magiaz gozatuz, naturan murgildurik, lagun berriak eginez… kolore eta emozioz beteriko egunak izango dira!

Aspertzeko tarterik ez dugu izango, Etxarri-Larraun (Nafarroa) eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dugu, gauaren iluntasunean ere jolasean arituko gara, euskal kulturan oinarritutako ekintzak egingo ditugu, muztio-txotx! afaria barne, eta nola ez, udarako egun beroenak igerilekuan freskatzeko aukera izango dugu.

COVID-19k sortu duen konfinamendua dela eta 2020ko udaberrilekuak bertan behera gelditzen dira.

ADINA

  • 8-12 urte (2008-2012 urte bitartean jaioak)

DATAK

6 eguneko txandak. Euskaraz egiten diren egonaldietan ezinbestekoa da hizkuntza menperatzea.

  • Ekainaren 29tik uztailaren 4ra (euskaraz)
  • Uztailaren 6tik 11ra (euskaraz)
  • Uztailaren 13tik 18ra (euskaraz)
  • Uztailaren 20tik 25era (elebitan)
  • Uztailaren 27tik abuztuaren 1era (euskaraz)

TARIFAK

  • Astea: 211€/haur

DESKONTUAK:

  • 188€ Gaztedi (Gaztedi Plan edo kontua duteneak Kutxabanken)
  • %5 familia ugari eta monoparentalak
  • %70 plaza hobarituak (18 plaza eskainiko dira)

OHARRA

  • Izen-ematean 3 haur arte batera apuntatu daitezke. Plaza esleitzean, guztiak talde bat bezala kudeatuko dira, udaleku talde berean egonez.
  • Lekuak zozketa bidez esleituko dira, eta familiei, izena emateko orrian adierazitako helbide elektronikoan eta telefonoan (SMS bidez) emango zaie horren berri, apirilaren 29tik aurrera.
  • Plaza esleitu ez zaien haurrei, emailez adieraziko zaie eta itxaron zerrenda batean jarriko dira; itxaron zerrendako postua emailez zehaztuko da ere.
  • Maiatzaren 14tik aurrera libre geratuko diren tokiak eskaintzeko izen-emateko epe berria irekiko da, txandak bete arte; bigarren epe honetan izen-ematearen hurrenkeraren arabera baieztatuko dira lekuak, kasu horretan ere mezu elektroniko eta SMS mezuen bidez.
  • Ekainaren 1etik aurrera bajan ematen diren plazei, ordaindutakoaren %80a itzuliko zaie, baldin eta arrazoitutako ezinbesteko kasua bada.
  • Udalekuko txanda aurretik, emailez adieraziko da programa zehaztu eta eraman beharreko gauzak, irteera orduak, autobusa hartzeko lekuak…
  • Udalekuen lehen egunean, haurrak osasun txartelaren fotokopia eraman behar du motxilan.
  • Garraioa autobusean: irteerak eta itzulerak Donostiatik eta Bilbotik. Beste leku batzuetatik irteteko aukera (gutxienez 35 laguneko taldea).
  • %70eko hobaridun 18 leku eskainiko dira. Leku horiek eskuratu nahi dituztenek, baieztapeneko mezuan adierazitako moduan egin beharko dute eskaera. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
  • Familia ugariei %5eko beherapena aplikatuko zaie (Familia ugariaren titulua bidali behar dute arotz-enea@kutxa.eus helbidera, baieztapeneko mezua jaso ondorengo hamar egunetan, haurraren izen-abizenak adieraziz).
  • Kutxak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.
  • Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, esleitutako plazaren ordainketa egiteko unean horretarako dagoen botoia aktibatu behar duzuela.
  • Informazio gehiago: arotz-enea@kutxa.eus.

KIROL UDALEKUAK

Sei eguneko egonaldi honek kirolaren bitartez hainbat balio sustatzeko aukera ematen du, lagunartean euskaraz eta naturaz gozatzeko aukera bikaina izanik Etxarri-Larraulen (Nafarroa).

Jolas dibertigarrien bidez, goizetan triatloia osatzen duten lasterketa, bizikleta eta igeriketa modalitateak ezagutuko eta landuko ditugu, eta arratsaldeetan aisialdi eskaintza zabala dugu: ur-jolasak, ibilaldiak, olinpiadak, dantza, marrazketa, etab

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. Kirolaria ez denak ere badu tokia udaleku hauetan.

ADINA

  • 7-14 urte (2006-2013 bitartean jaioak)

DATAK

2020ko abuztuaren 3tik 8ra

  • 2020ko abuztuaren 3tik 8ra

TARIFAK

  • Astea: 240€/haur

DESKONTUAK:

  • 216€ (Gaztedi Plan edo kontua duteneak Kutxabanken)
  • %7ko HIRUKIDE elkarteko familiei
  • %5eko familia ugari eta monoparentalei

HIZKUNTZA

  • Euskara

OHARRA

  • Garraioa norbere kasa, ez da autobus zerbitzurik egongo, bizikleta eraman behar delako. Lekunberrin bizikletak alokatzeko aukera dago (zerbitzu honen inguruko informazioa aurrerago zehaztuko da).
  • Ordainketa, lekua esleitu ondoren egingo da, baieztapeneko emailean adieraziko den moduan. Lekua baieztatzeko edo ezeztatzeko, esleitu ostean 10 egun egongo dira, beharrezkoa da erantzun bat ematea epe honetan.
  • Familia ugariei, %5ko beherapena aplikatuko zaie eta Hirukide elkartekoak badira %7koa. Familia ugariaren titulua eta dagokionean Hirukide txartela bidali behar dute arotz-enea@kutxa.eus helbidera, baieztapeneko mezua jaso ondorengo 10 egunetan, haurraren izen-abizenak adieraziz.
  • Udalekuen lehen egunean, haurrak osasun txartelaren fotokopia eraman behar du motxilan.
  • Kutxak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.
  • Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, esleitutako plazaren ordainketa egiteko unean horretarako dagoen botoia aktibatu behar duzuela.
  • Informazio gehiago: www.triatloiamaitedut.eus eta arotz-enea@kutxa.eus