Sarrera

Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortu eta klima larrialdiari aurre egiteko makina bat ideia proposatzen dituen proiektua da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da, hezkuntza, aisia berrikuntza eta elkarlanaren bitartez. Natura eta jasangarritasunaren lau atalak lantzen ditugu: inguramena, ekonomia, soziala eta kultura; eta 2030. urterako Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrotzen dira bultzatzen diren ekimen oro.

Proiektuak eta programak hiru mailatan lantzen dira: parkean bertan irtenbide eta ideia berriak esperimentuz, gozatuz eta formatuz eta honez gain eredu gisa beste eragileekin batera lurralde osora zabalduz; Gipuzkoan amankomunean eragile-sareko entitateekin elkarlanean proiektu zehatzak hedatuz; eta maila birtualean mezuak eta edukiak hedatuz.

Gaur egun ekoparkea den lekuak historia luzea du eta aldaketa asko izan dira denbora honetan. Zabalegi izeneko finkaren lehen idatzizko aipamenak XVI. mendearen hasierakoak dira, Erdi Aroan sortutako baserri-eremua izango zela dirudi arren. “Caja Municipal de Gipuzkoa” izandakoak 1958. urtean erosi zuen (ikusi historia) eta 2010. urtetik aurrera bilakaera handia izan du. Beraz garai bateko baserritik egungo parkera jasan dituen aldaketak oso nabarmenak dira: autobideko bigarren gerrikoa egin zenean bere geomorfologia aldatzetik ondoren egindako obretaraino, non jasangarritasunaren eta ekologiaren irizpideak hartu diren kontuan. (Bream). Bultzatzen dituten ekintzak (ikus “zertan ari gara”) jasangarriak, koherenteak eta aitzindariak izan ditzan bere jardunean irizpide zehatzat jarraitzen ditu (ikus politikak).

Ekoparkea guztiontzat lekua da. Donostia inguruko berdeguneetako bat da Hernaniko udalarekin mugan. Publikoarentzako irekia da, bertan sarrera libreko guneak eta espazio mugatuak konpartitzen direlarik. Baratze parkea, baratze eskola, pike-nike gunea, eraikin bioklimatikoak, pedagogia berdeko Haur Parke estalia, bertako arrazak eta animalien bizi kalitateaz hitz egiten digun Abeletxea, hirigintzatik errekuperatutako eta naturalizatutako errekastoa, eta Kontsumo jasangarria egin ahal izateko denda eta kafetegia aurkituko dituzu besteak beste.