Kutxa EKOGUNEA


Abendutik-Otsailera
Neguan bizidunak lozorroan eta ikasleak Haur Parkean
Egin erreserba: hezkuntza@ekogunea.eus

EGUN PASA KUTXA EKOGUNEAN

Hezkuntza programa egokitu eta anitz bat garatu dugu ikastetxeentzat, haur hezkuntzatik hasi, bigarren hezkuntza, zein batxiler, gradu eta lanbide hezkuntzaraino (*). Ingurumenarekin erlazionaturiko gai ezberdinak lantzen ditugu gure ekintzetan: biodibertsitatea, bizidunak, kontsumoa, baratzagintza, klima aldaketa... guztiz praktikoak direnak eta curriculumean txertatuta daudenak.

Gure helburua, ikasleek bizipenekin ikastea da, bizipen hauetatik ikasitako bere egunerokoan txerta dezaten. Helburu hau lortzeko 25 hektareako eremu zabal eta natural bat dugu, bertan tailerrak aurrera eramateko gune ezberdinak sortu ditugularik: baratza eskola, abeletxea, zizare araztegia, baratza parkea, larrea, basoa…

Aurten gainera tailerretan material berriak eta jarduera gehiago txertatu ditugu eta tailer guztien luzapena igo dugu, ikasleek esperientzia erosoagoa eta borobilagoa izan dezaten.

Bisita amaitzeko, tailer ostean Haur Parkeaz (info eta Bisita birtuala esteka) ordu eta erdiz goza dezakezue eta nagusigoentzako, bota begirada bat jarduera gehigarriei.

(*) 16 urtetik gorako ikasleentzat PLUS16 programa kartara prestatu dugu, informatu zaitez!

Egin aurre erreserba!

Informazio gehigarria:
hezkuntza@ekogunea.eus

Aukeratu zure maila

HH

tailerrak ikusi

Info gehiago

LH (1,2,3)

tailerrak ikusi

Info gehiago

LH (4,5,6)

tailerrak ikusi

Info gehiago

DBH

tailerrak ikusi

Info gehiago

PLUS16

tailerrak ikusi

Info gehiago
  •  
    Ordutegia9:30 - 15:30
    Ordu eta erdiko tailerrak
  •  
    TAILERRAKPraktikoak eta naturarekin harreman zuzena
  •  
    EdukiakEuskaraz eta curriculumean txertatuak
  •  
    InstalazioakLarreak, baratza eskola, pilotalekua eta gela estaliak
  •  
    Garapen iraunkorreko helburuak (GJH)Programan txertatuak

Ezagutu Kutxa Ekoguneko parkearen barne eta kanpo instalazioak!
barne eta kanpo instalazioak!

Kutxa Ekogunea Zabalegi finak kokatzen da Donostia hegoaldean eta 25 hektarea ditu. Espazio honetan bai eskolentzako eta bai bisitariarentzat kanpo eremu ezberdinak sortu ditugu. Eremu hauetan gauzatzen dira gure tailer eta jarduerak, eta eguraldi hona denean bazkaldu eta bertan egoteko leku paregabea da, komunekin, itzal eremuekin, jolas parke irekiarekin, naturaren erdian eta taldekideekin jolasean. Ikusi hemen.

Bestalde, erabilera anitzeko gela estaliak eta goxoak baditugu, izen oso politekin: Txepetx, Sarea eta Maxuxta. Eguraldi txarra denean tailerrak eta jarduerak egiteko erabiltzen dira, bai eta ere, hamaiketakoa eta bazkaria egiteko. Aulki, mahai, komunak, zakarrontzi eta taldea eroso egon dadin beharrezko guztiarekin. Ikusi gure gela estaliak hemen: