Kutxa AROTZ-ENEA


 

2020-2021 ikasturterako izen-emateko epea itxita dago

 

EGONALDIA KUTXA AROTZ-ENEAN

Kutxa Arotz-enea, Ingurumen Heziketa Eskola, Nafarroako Etxarri-Larraun herrian kokaturik dago eta Kutxa Ekoguneko Hezkuntza Programaren baita eskainitako ekimena da, EAE, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxe guztiei zuzendua.

Aterpea nekazarien gunean murgilduta eta naturaz inguratuta egotean, haurrek eta gazteek ahaztu ezingo dituzten bizi esperientziak eskaintzen dituzte egonaldi hauek, eta hau, naturarekiko kontzientzia eta maitasuna garatzeko lehen pausoa dela sinisten dugu. Horrez gain, landa-giroko errealitatera hurbilpen aktiboa eta afektiboa errazten du. Testuinguru honetan, ingurunearen egoera eta problematika era naturalean agertzen da hausnartzeko gaia norbanakoak daukagun arduraz hausnartzen dugu, errespetuzko jarreretan eta ekologiaren kontzientzian oinarritutako hezkuntza programa baten barruan.

Arotz-Eneako diziplina anitzeko lan-taldearen ardurapean dagoen egitarauaren baitan, istorioak kontatzeko edota sortzeko parada ezin hobea izango duzue, baita azalpen zientifikoak jaso eta talde-errealitateak aztertu eta dinamizatzeko aukera paregabea ere.

Arotz-Enea leku beroa eta abegitsua da, eta bertan ikasgelak ezarri ohi dituen baldintzapen guztietatik kanpo ikus eta azter daiteke ikasle-taldea.

Hezkuntza formalari egiten diogun eskaintzaz gain udako oporraldian haur eta gazteentzako aisa-hezkuntza kontzeptuaren baitan udalekuak antolatzen ditugu: natur udalekuak eta kirol udalekuak.

Bada, Arotz-Enean zain gauzkazue!

  • 2 eguneko egonaldiak: 52,50 € ikasleko
  • 3 eguneko egonaldiak: 71,50 € ikasleko
  • 4 eguneko egonaldiak: 92 € ikasleko
  • 5 eguneko egonaldiak: 112 € ikasleko
  •  
    EGONALDIA     Bi, hiru, lau edo bost egun
  •  
    TaldeakLH eta DBH 1eko ikasleak. 84 ikasleentzako lekua
  •  
    EDUKIAKHainbat alor eta diziplinetako edukiak, jolasari garrantzia emanez
  •  
    INSTALAZIOAKIkasle eta irakasle logelak, jangela, pilotalekua, liburutegia, aretoak, pista irekia, jolas guneak...
  •  
    Hizkuntza Euskarari lehentasuna eman nahi badiogu ere, gaztelaniaz ere egiten ditugu egonaldien ekintza guztiak; eta askotan biak erabiliz ulertzen gara

EZAGUTU KUTXA AROTZ-ENEA!

PROGRAMAZIOA ETA BALIABIDEAK

Arotz-Enean, ikastetxeok aztergai oso desberdinak jorratu ahal izango dituzue, hainbat alor eta diziplinatako edukiak lantzen dituzten jarduera ugari bitarteko, baina betiere jolasari tarte garrantzitsua eskainiz.

Paisaia, bertako basoak, eta inguru horretan hain ezaugarriak diren ekosistemak,... espezie desberdinak, animaliak nahiz landareak, pertsonak horiek nola baliatzen dituen, baliabide natural gisa duten garrantzia, eta hori guztiarekin batera, baso sinboliko eta kulturala: gure amets, beldur eta gurariekin irudikatzen dugun basoa, hain zuzen ere. Nekazaritzako landa-ingurunea, bizimodu tradizionalaren erakusgarri, beronen osagaiak, landa-giroa eta hiri-giroa aurrez aurre, kultur transmisioa, aberastasun mitologikoa...

Metodologia aktiboaren eta gaiak globalki aztertzekoaren aldeko apustua egin dugu. Hasi ibilbideetatik, berauetan ingurunearekin zuzeneko harremana bilatzen dugu, zentzumen anitz baliatuz, eta era guztietako tailerretan murgiltzeraino, bertan bizi izandakoa esperimentatu, hortaz gogoeta egin eta/edo aztergaiak eguneratu ahal izateko. Den-dena globaltasun-proposamenaren ikuspegitik landua, ezagutzaren munduan barneratzeko bideak asko eta desberdinak direla aitortuz eta onartuz.

Ingurumena estimatu, errespetatu eta zaintzeko joerak eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak eskaintzen ditugu: ibilaldiak baso-mota desberdinetan barrena, kobazuloetara, harrobira, baserrietara egindako bisitaldiak, ukenduak egitea, maketagintza, animalien aztarnak, arrastoak eta seinaleak bilatzen ikastea, orientazioa, adierazpide edo espresio dramatikoa, etab. luzea.

INSTALAZIOAK

  • Harrerako eraikin nagusia, eta honen barruan daude: 4 logela, literaz hornituak / Irakasle arduradunentzako logelak / Jangela, sukaldea eta komunak / Erizaindegia.
  • Jardueren aretoa, eta bertan liburutegia / Erabilera anitzeko aretoa / Komunak.
  • Bestelako instalazio batzuk: Pilotaleku estalia / Aire libreko pista, kirol anitz egiteko prestatua /Jolaserako eta aisialdirako gunea.

HARREMANA

Kutxa Arotz-enea, Ingurumen Heziketa Eskola
Santa Cruz, z/g.
31878 Etxarri-Larraun (Nafarroa)
T [+34] 948 01 33 54 | arotz-enea@kutxa.eus