Ikastaroak eta Solasaldiak

Kutxa Ekogunean helduentzako formazio aukera ezberdinak eskaintzen ditugu, bai Kutxa Ekoguneko parkean bertan eta baita Tabakalera eraikinean eta Kutxa Ekogunetik kanpo ere. Ikastaro motzak eta luzeagoak, on line eta presentzialak, tailerrak, hitzaldiak, solasaldi konpartituak eta topaketak antolatzen ditugu urtean zehar.

Formatu desberdinak izan arren denek daukate ezaugarri bat, jasangarritasuneko bidea egiteko balio dutela era praktikoan; gure xedea da parte hartu eta hurrengo egunetik aurrera partehartzaile guztiak trebatuak izatea aldaketaren bat, nahiz txikia, praktikan jartzeko:

  • Hilabetero azken igandean Ekobermutean zuzeneko testigantzak entzun eta haien inguruan solastuko gara mokodun batez disfrutatuz.
  • Eskaintza zabala dugu baratza ekologikoarekin zerikusia duten ikastaro eta tailerretan Kutxa Ekogunean eta Gipuzkoako beste baratze parkeetan. Besteak beste, baratzezain berrientzako Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa, Lore jangarrien eta Barazki exotikoen tailerrak.
  • Proiektuekin lotutako ikastaroak ere eskaintzen ditugu batzuetan sektore zehatzei zuzenduak eta beste batzuetan irekiak, edo plaza batzuk herritarrei zuzenduaz. Horietako ikastaro batzuk ehuneko ehunean guk diseinatutakoak dira, Naturan Hezi ikastaroak bezala, beste batzuk kolaborazioetatik sortutakoak (EMUN, BOSQUE-ESCUELA edo EHU/UPV); badira ON LINE ematen direnak, presentzialak eta mistoak direnak ere.
  • Aldi berean, artisautza garaikidea, ekologiaren kultura, hezkuntza eta aisia, natura, arte eta pedagogia berdea, ongizatea eta osasuna eta zuk zeuk egin! ideiekin lotutako kurtso motzak jorratzen ditugu.
  • Eta amaitzeko astean behin errepikatzen direnak hainbat hilabeteetan zehar, Yoga naturan eta Tai-chi bezalakoak.