Haur Parkea

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-11 urte bitarteko haur eta hauen familientzako aisia espazioa da. Pedagogia berdeko irizpideetan oinarritua dago, naturarekin interakzioa bilatzen duen espazioa da, eta horregatik egiturek gure paisaia irudikatzen dute. Soroak, zuhaitzak, lakuak eta urtaroekin aldatzen den paisaia aurkitu ahal izango dute bertan. Naturak ematen digun lasaitasun eta isiltasuna transmititzen da. Jostailuak material naturalez eginda daude eta espazioa garbia da, toxikorik gabea. Helburu ludikoarekin batera ingurumenarekin gertutasun eta errespetu mezua zabaltzen da.

Jolas librea nahiz sinbolikoa eta autonomoa, sustatzen da. Zergatik jolas librea?

  • Jolas librea: haurrek norekin, noiz eta non jolastu aukeratzen dute.
  • Jolasa, haurrak duen interesetatik eta momentuan dituen beharretatik sortzen da eta ikasketa prozesuaren parte da.
  • Beraz, ekiten ikasten dute, errealitateko esperientziak bizi dituzten bitartean.
  • Guzti honez gain, familientzako eskaintza ugaria daukagu, ekintza bereziak, bisitak eta aisia jarduerak.

ARAUDIA

  • Jolas eremua 0-11 urteko haurrek erabiliko dugu.
  • Gehienez bi heldu sartuko gara haur bakoitzeko.
  • 3 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin sartuko gara.
  • Zapata gabe sartuko gara, galtzerdiak jantzita.
  • Jolas eremuan ezin da ez jan ez edan.
  • Jolas eremuan mugikorra ezin da erabili.
  • Espazioa eta jostailuak zaindu eta txukun mantenduko ditugu.
  • Jostailuak ezin dira jolas eremura sartu ez eta bertatik atera ere.
  • Hezitzaileak errespetuz jokatzen ez duten haurrak kaleratzeko eskumena izango du.
  • Haurren ardura parkera eraman duen pertsonarena da.
  • Helduak ezin dira haur gabe sartu.
  • Gehienezko edukiera: 280 pertsona.

 

BISITA PRESTATZEN: XEHETASUN GEHIAGO

1.- Gurasoek ordaintzen al dute?
Helduek ez dute ordaintzen. Sarrera 6 hilabetetik gorako haurreko ordaintzen dute.
2.- Helduak sar daitezke haur parkera haurrekin?
Bai, jolas eremura sar daitezke beti ere jolas librea bultzatzea helburu dugula gogoratuz. 3 urte azpitik haurrak heldu batekin egon behar dira, handiagoei jolas eremutik kanpo non aurki gaitzaketen adierazi eta jolasean uztea gomendatzen da. Horretarako haurrek pultsera bat dute, erreferentziazko mugikor zenbaki bat jar daitekeena.
Sarrera aurrez erosi daiteke?
Bai. Sarrerak hemen eros ditzakezu nahi duzun egunerako. Gomendagarria da batez ere neguko larunbat eta igande arratsaldeetan.
Non bazkal dezakegu?
Haur Parkeko bisitariek eraikinean bertan egongela eta terraza estali bat dute erabilera libreko mahaiekin. Bertan mikrohuin labe bat, edalontzi berrerabilgarriak, ura, kafea eta snack makina bat daude bezeroen erabilerarako.
Jai egun eta zubietan irekita al dago?
Bai, ikus egutegia
Behin haur parketik aterata itzul al gaitezke?
Behin sarrera erosita haurrek pultsera jarrita eta erosketa tiketarekin Haur Parketik sartu eta atera daitezke erositako ordutegiaren barruan.
Kanpoko gunea erabil al daitezke?
Kutxa Ekogunea parkean Haur Parketik kanpo, bisitariek bisitatzeko Baratze eskola, arazketa sistema bezelako eduki autogidatuak izateaz gain zelai, frontoi, pike nike gune kanpoko jolas eremuez goza dezakete. Gainera nahi izanez gero Harreran kanpoan aritzeko jolas kita eska dezakezu.

Ordutegia eta prezioak

Ostiralak

16:00-20:00 | 6 €

Asteburuak eta jaiegunak eta ikastetxeetako opor egunetan:

Goizez: 10:30-16:00 | 6 €

Arratsaldez: 13:30-20:00 | 7 €

Egun osoa: 10:30-20:00 | 8 €

 
Udan (uztaila eta abuztua)

Astelehenetik ostegunera: 15:00-19:00 | 6 €

Ostiralak: 15:00-20:00 | 6 €

Asteburuak eta jaiegunak:

Goizez: 10:30-16:00 | 6 €
Arratsaldez: 13:30-20:00 | 6 €
Egun osoa: 10:30-20:00 | 8 €

* Kontsultatu 2020ko egutegia

* 6 hilabetetik beherako haurrek ez dute sarrera ordaintzen.

*   Helduek ez dute sarrera ordaintzen.

Harremanetarako

erreserbak@ekogunea.eus

943 552020

BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 16:30

Ostiralak: 8:00 - 20:00

Larunbatak eta igandeak: 10:30 - 20:00

ERRESERBATU

Nola zatoz?
 OINEZ  KOTXEZ  AUTOBUSEZ

EGONGELA

Info gehiago

URTEBETETZE FESTAK

Info gehiago

EKIREN LAGUNA BAZKIDE TXARTELA

Info gehiago

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

EKIREN LAGUNA BAZKIDE TXARTELA

 

Urte osoko bonoa:
75€
2 anai-arreba edo gehiago:
115€
 

Abantaila guztiak ikusi